Servidomesticon bizitza erraztuko dizugu, bilatu nahi duzun etxeko langilea hautatuz. Zure alde egiten dugu hautaketa, profesionaltasunez eta konfiantza osoz.
Etxeko langileak Irunen
Etxeko langile “internoak”
Etxeko langile “internoa” familiarekin egunero etxean bizi dena da, jai duen egunetan izan ezik. Kontratazio horren alde egin ohi da, familiak behar hori baldin badu eta konfidantazko harremana eduki nahi badu langilearekin. Langile “interno” bat kontratatuz gero, ordutegiak familiaren bizimodura egokitu ahal izango dira, haurrak edo adinekoak laguntzeko.
Etxeko langile “externoak”
Etxeko zerbitzua edo adinekoen zaintza egitea, arrazoi pertsonalengatik, batzuetan beste pertsona bati esleitu behar zaion zeregina da. Langile “externo”ak, astero ordu batzuk edo lanaldi osoan lan egiten duena da. Zuzenean ezagutzen ditugu familiek pertsona egokia aurkitzeko dituzten zailtasunak, eta horregatik eskaintzen dizugu hautapen-zerbitzua, behar duzun langilea aurkitzeko.
Etxeko langileen hautaketa pertsonalizatua
Hautatutako langileei hautaketa-prozesu zorrotza egiten zaie: elkarrizketak, erreferentziak egiaztatzea eta lanposturako testak egitea.
Gure bezeroek gure hautaketa-zerbitzua edo gure hautaketa- eta kudeaketa-zerbitzua soilik kontrata dezakete. Zerbitzu horretan, gizarte-segurantzako hasierako eta amaierako izapideak, nominen formalizazioa edo beste zerbitzu batzuen artean irauteko bermea ere eskaintzen ditugu.
Servidomestikon, etxean lan egiteko hautagai perfektua aurkitzen lagunduko dizugu, konfiantza osokoa, esperientziaduna eta arduratsua izan dadin.
Zuen beharrak
atenditzen ditugu
Lan profesionala
eta zorrotza
Indarrean dagoen araudiari buruzko aholkularitza eta tramiteak
Aholkularitza eskainiko dizugu, bai zuri bai zure familiari, etxeko zerbitzuarekin zerikusia duten arloetan indarrean dagoen araudiari buruz eta kasu bakoitzerako egokiena den ordainsari ekonomikoari buruz.
Zure etxeko zerbitzuaren inguruan daukazun edozein zalantza argituko dizugu:
- Kontratazioaren modalitateak
- Lan kontratua etetea kaleratzeagatik, atzera egiteagatik eta beste arrazoi batzuengatik
- Soldata eta bestelako ordainsariak ordaintzea (aparteko ordainsariak, antzinatasuna, ostatua, etab.)
- Etxeko langileen nominak egitea
- Presentzia-denbora eta benetako lan-denbora
- Aparteko orduak eta horien ordainsaria
- Asteko atsedenaldia
- Ordaindutako baimenak eta oporrak
- Enplegatuen subrogazioa
- Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko betebeharra edo salbuespena
- Etxeko langileen afiliazioa, altak eta bajak Gizarte Segurantzan
- Kotizazioa, diru-bilketa eta kuotak: ordaintzeko prozedurak eta moduak
- Gizarte Segurantzaren prestazioak: bajak, pentsioak, etab.
- Egoera bereziak familia ugarientzat
- Enplegatuen aldi baterako ezintasuna eta amatasuna
Zure etxeko zerbitzuaren inguruan daukazun edozein zalantza argituko dizugu:
- Gizarte Segurantzan alta eta baja ematea
- Lan Kontratua egitea
- Hileko nomina osatzea
- Likidazioaren eta finikitoaren agiria egitea
- Etxeko langileak kontratatzeagatik hobariak (%20 edo %45)